3. Lurraren osaera eta barneko egitura

          Lurra hiru geruza garrantzitsuaz konposatuta dago: lurrazala, mantua eta nukleoa.


          Lurrazala harritsu, solidoa eta dentsitate baxua duen geruza da. Bi azpi-geruzetan dago banatuta. Lehenengoa, azal kontinentala da. 30 kilometroko lodieratik 70 kilometrotara da sakon. Granitoz osatuta dago batez ere eta eremu askotan harri sedimentarioz eta kontsolidatu gabeko sedimentuz estalita dago gainazala.

          Beste atala azal ozeanikoak osatzen du. 10 kilometroko lodiera izaten du, ozeanoaren hondoak osatzen ditu eta basaltoz eta grabaz dago eginda.


          Lurrazala eta gero, mantua doa. Hau geruza harritsua da eta nukleoaren gainazaleraino iristen da, 2900 kilometro sakoneraino. Peridotitaz osatuta dago eta harri horren mineral nagusia olibinoa da. Geruza horretan tenperatua oso altua da, harriak ortzen hasten dira, magma sortuz. Lurrikarak eta sumendiak mantuan sortzen dira.

          Lurrazala bezala, bi azpi-geruzatan dago banatuta: goi mantua eta behe mantua. Goi mantua lurrazaletik 670 kilometro sakon dago eta behe mantua 2900 kilometro sakoneraino iristen da eta goi mantuak baino dentsitate handiagoa du.


          Azken geruzak nukleoaren izena jasotzen du. Metalez osatuta dago, %85 burdina, %5 nikela eta %10 metalak ez diren beste elementu batzuk, adibidez oxigenoa. Bi zati ditu:

          Kanpo nukleoa 2900 kilometroko zakoneratik 5150 kilometrora arteko zatia da eta likido egoeran dago, 7500ºC gradutaraino heltzen delako tenperatura. Konbekzio-korronte indartsuek astintzen dute eta korronte horiek lurraren eremu magnetikoa sortzen dute.

          Barne nukleoa 1220 kilometrotako erradioa duen esfera da eta solido egoeran dago. Beherago joan ahala presioa izugarriaren eraginez metala trinkotu eta solidotu egiten.







































Resultado de imagen de nucleo de la tierra

ASTENOSFERA

Astenosfera litosferaren azpian dago eta lurrazaletik 100 kilometroko sakoneran aurkitu daiteke. Bere materialak ez dira guztiz solidoak, jariatu egin baidaitezke. Hori dela, eta litosferako plaka tektonikoak astenosferaren gainean flotatzen dutela esaten da. Hala ere geruza honetan beherantz joan ahala materialak zurrunagoak egiten doaz, 850 kilometrotan zurruntasun osora iristen delarik.
Astenosferako mugimenduak direla eta mugitzen dira plaka tektonikoak. Mugimendu hauek konbekzio mugimenduak dira eta hauek sortzeko ondorengo pausoak ematen dira:
  • Astenosferako beheko zonaldeko materia berotu egiten da.
  • Ondorioz, material hauek dilatatu egiten dira.
  • Dilataturiko materialak gorantz igotzen dira, beraien dentsitatea goiko materialena baino txikiagoa delako.
  • Jarraian, lehen goran zeuden materialak behera jetsiko dira eta prozesua berriz hasiko da, konbekzio mugimendu jarraiak sortuz.


 Resultado de imagen para astenosfera













No hay comentarios:

Publicar un comentario