Bi litosfera mota daude: Litosfera kontinentala eta ozeanikoa. Lehenengoa, azal kontinentalaz eta goi-mantuaz dago osatuta eta bestea, azal ozeanikoaz eta goi-mantuaz.
Baina litosfera bloke handietan zatitzen da ere. Bloke hauek, plaka litosferioak dute izen.
Hiru taldeetan sailkatzen dira: Plaka ozeanikoa, plaka kontinentalak eta plaka mistoak.

Plaka kontinentala bakarrik litosfera kontinentalez dago eginda. Adibide famatuena, Arabiako plaka da.

Hirugarren plaka mota mistoa da. Litosfera ozeanikoaz eta kontinentalaz dago eginda. Bi litosfera izanik masa kontinentalen eta ozeanoaren ondoan parte dira. Lurraren gainazal osoa zazpi plaka misto handiz dago osatuta: Ipar Amerikakoa, Hego Amerikakoa, Afrikakoa, Eurasiakoa, Ozeano Barekoa, Antartidakoa eta Australiakoa.
Plaken ertz mota desbinak ditu ere. Hiru desberdinak daude: Dibergenteak, konbergenteak eta alboko eragina duten ertzak.

Ertz dibergenteak banandutako bi ertzen arteko muga osatzen dute eta hauetan dortsalak daude. Litosfera ozeaniko berria sortzen da.
Ertz konbergenteak batu egiten diren bi plaken arteko mugak osatzen dute, bi plaketako bat bestearen azpian sartzen da.
Bukatzeko, alboko eragina duten ertzak daude. Hauek norabide berean baina kontrako noratzan mugitzen diren bi plaken artean pasatzen da. Faila eraldatzaile ere esaten zaio.

No hay comentarios:
Publicar un comentario