Baina ez da bakarrik hori energia sortzen duena. Mantuaren goiko aldeko konbekxio termikoa energia egiten du ere bai edota dortsal ozeanikoen bultzaketa. Honek materia ozeaniko berria agertzean, dagoen materiala bultzatzen du eta plakak mugitzeko indarra eragiten du.

Beste energia sortzeko metodoa subdukzio plaken pisua da. Beheratzen hasten direnean, mantuan sartzen dira bere konposizioari eta dentsitateari esker.
Goian azaldutako konbekxio korronteak, mantuan sortzen diren materialen korronteak dira, grabitatearen indarrari esker. Hauek tenperatura eta dentsitate ezberdintasunen ondorioz sortzen dira. Beroago dauden materialak gutxiago pisatzen dute eta gora joaten dira. Kontrakoa gertatzen da hotz dauden materialekin, beherantz joaten direla.
Mantua solidoa izanez gero, material plastiko bat bezala jokatzen du. Hau da, tenperatura altuen ondorioz, deformatu eta luzatzen dira, espezialki behe mantuan. Harri pilo askatzen dira, eta arinenak izatean, mantuatik igotzen dira. Horien batzuk, litosferara heltzen dira, zeharkatzen dute eta kontinenteen sorreran parte hartzen dute.
SUMENDIAK ETA LURRIKARAK
Sumendia Lurraren gainazalean dagoen berezko irekidura da, barrualdean dauden solidoak edo jariakarriak ateratzen uzten duena. Hiru mota ezberdinetan sailkatzen dira.
Lehenengoa, ozeano dortsalekin zerikusia daukatenek dira. Plakak bereiztean sortzen den sakongunean mantuaren goiko aldearen zati bat urtu egiten da eta basaltozko magma ateratzen da.
Bigarren mota, litosferako plaka bat beste baten azpian sartzen denean sortzen da. Kontinente plaka bat eta plaka ozeaniko bat batzen direnean, azken hau bestearen azpian sartzen da eta mendilerroak eta sumendiak sortzen ditu. Bi plaka ozeanikoak batzen direnean, bata bestearen azpian sartzen da eta berdina gertatzen da. Adibide nagusienak Marianak dira.

Bukatzeko puntu beroak daude. Hauek mantuaren sakonean erroturiko luma batek lurrazalean sortzen duen ondorioa da. Adibide famatuena Hawaii da.
Lurrikarak oso ezagunak izan dira ere. Lurrikar bat lurzoruaren astinaldi edo mugimendu bortitza da. Bakoitzak epizentro bat du, higidura sismikoa sortu den lekua. Lurrikara gehienak, plaka tektonikoen mugetan kontzentraturiko indarrek lurrazalaren egokitze bat behartzen dutenean gertatzen dira. Richter eskalan neurtzen dira eta Shaanxi izeneko lurrikara handiena izan da, 830000 pertsona hilekin.
Azkena erliebe motak dira. Batzuk azaldu egin ditugu, beste batzuk ez; hauek dira ezagunenak.
- Mendiak; manda handiko lur garaiak dira, plaken arteko talkekin sortzen dira.
- Uharteak; alde guztietatik urez inguratutako lur zatiak dira.
- Sumendiak; Lurraren gainzaleko irekidurak dira.
- Faila; Lurrazaleko hausturak dira.
- Lurrikara; Lurra mugitzea egiten duen plaken topaketa da.
Gero beste gehiago daude hain famatuak ez direnak: Haranak, dunak, golkoak...
No hay comentarios:
Publicar un comentario